sábado, 30 de marzo de 2013

Green Roofs, "moda berria"



Aurrekoan Daniel Roehr Kanadako irakaslea etorri zitzaigun fakultatera, arkitektura paisajistari buruzko hitzaldi bat ematera. Zehazki “green roof” edo teilatu berdeei buruzko hitzaldia eman zigun.



“Green Roof” duela urte asko Europa iparraldean hasi eta mundu osora zabaldu den “moda” da. Arkitekturan, teilatuetan landareak jartzean datza; abantaila asko lortuz:

·         Estetikoki polita geratzen da.
·         Teilatuak islamendu hobea lortzen dute, bai eta gehiago iraun ere.
·         Aireko CO2 emisioak gutxitzen ditu.
·         Uraren zikloa errespetatu egiten du, hirietan uholde gutxiago ekarriz.
·         Hirietan espazio berdeak sortzen dira.
·         Ez du mantendurik behar, euri urez baliatzen da.
·         Hirietako tenperatura jaisten du.



Horrela, hiriak “baso” bihurtuz, hauetan bizitzeko kalitatea hobeagoa bihurtzen da, airea garbituz, … Gainera, naturari kendutako espazio berde gehiena bueltatzen zaio, eraikinak izan dezakeen inpaktu ekologiko txarra atzera eramanez. Horrela bada, eraikina jasangarriago eta estetikoagoa bihurtzen da, nahiz eta lehenengoaren atzean egon teilatu hauen ideia.




Habitata, proiektu osoa


Proiektua

Lau pertsonentzako etxebizitza “alternatibo” bat egitea proposatu ziguten, nahi genuen orubean. Jarri ziren baldintzak honakoak izan ziren:

·         Orubea hiri lurraldetik kanpo egotea
·         Etxebizitza zati finkoa izatea (espazio edo eremu komuna)
·         Pertsonen espazio pribatua “mugikorra” izatea, ez finkoa
·         Pertsona baten modulua kentzean etxebizitzak aldaketarik ez izatea

Pertsonak
Baldintzak ikusita lau pertsona aukeratu nituen. Bakoitzari bere beharrei buruz galdetuta honako diagrama osatu nuen, zer nolako etxebizitza sortu behar nuen jakiteko:


Baldintzak ikusita lau pertsona aukeratu nituen. Bakoitzari bere beharrei buruz galdetuta honako diagrama osatu nuen, zer nolako etxebizitza sortu behar nuen jakiteko:
Pertsona bakoitzari kolore batez adierazita dago. Espazio komunak, aldiz, kolore guztiak dauzka. Pertsona bakoitzak espazio komun bakoitzari zer nolako garrantzia ematen dion ikusteko marrei lodiera desberdinak jarri nizkion: zenbat eta lodiago, gero eta garrantzi handiago. Adibidez, 46 eta 23 urteko mutilek musika grabaketaren espazioari 41 urteko emakumea baino garrantzi handiago emango die. Horrela, espazio komun bakoitzak tamaina desberdina daukate, etxebizitza edo habitatean izango duten garrantzia ikusteko.
Laburtuz, 4 pertsona sartu nahi nituen etxebizitzan. Laurek musikarekin zerikusia daukate (mutilek musika talde eta banda baten kideak dira, eta emakumea musikari izandako zalea), hortaz, “musika-etxea” edo “musikarien etxea” sortu behar nuen.

Lekua

Aukeratutako lekua Aiako Pagoeta parkean dago. Zehazki, Laurgain auzoaren goialdean kokatutako orube batean, “Bizkar” baserri abandonatuaren parean. Leku maldatsua da, baina bertatik mendia, Aia herria, Donostia, Orio, Zarautz eta itsasoa ikus daiteke. Hau irakurrita nabarmen da lekua bistengatik aukeratuta dagoela.


Orubea maldatsua da. Goiko aldean (baserria kokatzen dena) ia laua da. Metro batzuetara mendia beheraka joaten hasten da (laua – maldatsu trantsizioa nabarmentzen da, bi zuhaitzen arteko lerro baten modura). Gutxi gorabehera 20 m-tara orubea laua bihurtzen da berriro metro gutxitan. Horren alboan mendiak “mozketa bertikal” modukoa dauka, 2 m-koa. Beheraka jarraitzen du mendiak, malda uniformeaz.
Ipar-ekialderantz zuzenduta dago. Horrela bada, soilik haizea leku horretatik ematen duenean nabarmentzen da (baserriak eta mendiak babesten du orubeak gainontzeko norabideetatik). 300 m-ko altueran dago. Udaran leku atsegina da eguzkia hartzeko, eta, neguan, gehienez astebeteko elurra dago.
Pagoeta parke naturalean dago kokatuta. Hortaz, ez da harritzekoa animalien soinuak entzutea. Hala ere, herritik eta errepidetik gertu dagoenez ez dira basapiztiak gerturatzen. Gerturatzen direnak gizakiak ikustera ohituta daude, eta ez dira borrokan hasten.



Eraikina


Pentsatutako eraikina bi plataformez osatuta dago. Lehenengoa orubearen goiko aldean kokatzen da, aurretik esandako sestrakurbak bere kokapena definitzen duelarik. Plataforma hau bi funtzio dauzka. Lehenengoa, atal mugikorrak edo moduloak jartzeko tokia ematea; bigarrena, begiratokia izatea. Horrela bada bi forjatu jarri dira. Beheko aldeko forjatua moduloak jartzeko tokia eskaintzen du. Nahiz eta aukera asko izan, nik egiten  dudan proposamena "zirkularra" da. Hau da, moduloen ardatzak zentro batekiko egotea, modulo bakoitzari norabide eta bista bat emanez. Horrela, lehenengo moduloak mendirantz eta Aia herrirantz izango ditu bistak; bigarrenak herrirantz eta Donostira; hirugarrenak Donostira eta Oriora eta, azkenak, Orio eta Zarautzera.

Bigarren forjatua begiratoki baten funtzioa dauka. Bertan ez da ezer kokatu, ezta estali ere, terraza erraldoi bat baitlitzan. Terraza honetara iristeko sarreran eskailerak jarri dira (Malaparte etxea influentzia izanik). Horrela, nahiz eta etxean ez bizi bistak ikusteko igo zaitezke, terraza publikoa baita.

Bigarren plataforma finkoa da. Bertan habitat-an biziko diren pertsonen beharrak asetzen dira. Orubearen beheko aldean kokatuta dago. Horrela, goiko plataformaren bistak ez ditu oztopatzen eta bista propioak ditu ere. Pentsatutako zirkulazioa zirkulazioa izan da. Salaren erdian sala insonorizatua kokatzen da, etxearen "bihotza" baita (musikarien etxea dela gogoratu behar da). Horrela, gela hau erdian izanik zirkulazio jarraia dago, soilik bainugelan paretak izanik. Saloiak eta sukaldeak kanporantz bistak dituzte, lehenengo plataforma bezala. Gainera, sarreran terraza jarri da, bertan kontzertuak, hitzaldiak, ... egiteko lekua sortzeko asmoz. Larre batean dagoenez, jendea alboko belardietan ere eseri daiteke.



Ondorioa

Bistengatik erabaki zen orube horretan eraikitzea. Horrela, etxe osoak bistak izatea saiatu da, beti pertsonen beharrak asetzeaz ahaztu gabe.