domingo, 19 de mayo de 2013

Arkitektura musikala

Interesgarria da arkitektura den espazioaren musika eta musika den arkitekturaren denboraren edo "tempo"-aren arteko erlazioa. Baina, interesgarriagoa da arkitektoak egingo eta afinatuko duen intrumentua pentsatzen duenean, geroago, musika areto, antzoki, auditorio, akademia edo etxebizitza bihurtuko dena.

Arkitekto batek pertsona batengan influentzia izango duen edozer proiektatzen du: etxebizitza batek bere biztanlearen portaeran, humorean... dauka influentzia. Hiri baten arkitektura, honen biztanleen pentsaeran. Londreseko Sutea izan zenean, Churchill parlamentuaren forma aldatzearen kontra agertu zen, izan ere "guk egiten dugu arkitektura, eta gero arkitekturak egiten digu guri". Hori guztia kontuan harturik, esan daiteke musika eta arkitektura diren bi arten artean lotura dagoela, musikak ere gure sentimendu, pentsaera, humorean... influentzia baitu.

Horrela bada, arkitektura eta musikaren erlazioa ez da soilik betetzen musika aretoak, antzokiak edo auditorioak diseinatzerakoan. "Arkitektura musika izoztua da". Edozein eraikinari bere musika atera daiteke, bere melodia, bere esentzia. Hainbat arkitekto, bere musika ezagutzaz baliatuz honetaz jabetu eta bere arkitekturan musika erabili dute, Xenakis arkitekto eta konpositorea bezalaxe, Le Corbusierren ikasle.

Hala ere, beste hainbat arkitekto intrumentu musikaletan inspiratu dira bere eraikinak egiteko.  
Chinan kokatzen den musika eskola dugu eredu (Piano House). Piano erraldoi baten itxura dauka, detaile guztiak kontuan harturik. Adibidez, terraza bezala pianoaren tekla erraldoiak ikus daitezke. Sarrera bezala, aldiz, kristalezko bibolin erraldoia dago, pianoan jesarrita dagoena. Eraikin honek fama hartu du bere forma originalagatik, musikan oinarritu eta influentziaturik dagoen eraikina baita, bere barnean musika egitea ahalbidetzen duena.

Beste aldetik, aldiz, musika egiten duten eraikinak dauzkagu. Adibidez, Alemanian kokatzen den eraikin bitxi honek euria egitean bere kanaloietatik jaisten den urak melodia bat sortzen du. Horrela bada, eraikina musika intrumentu bihurtzen da, musika tresna berezi eta bitxi batean.










Hau guztia ikusirik, musika arkitekturan ere influentzia daukan artea da. Biak elkarturik arte ederrago bat sortu daitekela esan daiteke. Arkitektura musikala entzunik askok bakarrik orkesta handiek jotzen duten auditorio ondo planteatu eta proiektatuetan pentsatzen dute (interes handia daukan beste gai bat). Hala ere, arkitekturan musikak egiten duena ez da bakarrik kalkuluak kontuan hartzea. Musika influentzia nabari bat da, arkitekturarekin bat etorri daitekeena. Horrela bada "arkitektura harrien musika da, eta musika soinuen arkitektura".



Trinitate plaza: proiektu baliagarri, mugikor eta erabil anitzekoa (Tinitate Plaza III)


ESTALKI GARAIAGARRIA, MOMENTUAN JARTZEKOA

Influentziak

Chuck Hoberman: egitura aldakorrak. Kupula geodesikoak oinarri hartuta dinamizatu eta tamaina aldakorrak izatea ahalbidetu zuen bere estudio eta ikerketekin. Diseinua, artea, arkitektura eta ingeniaritza bat egiten dute bere obretan.





Emilio Pérez Piñero: teatro transportable, cinerama … Barren egitura aldakor eta mugikorrak ikertu zituen bere lanetan.


























Bucky bar: Gau batean, DUS Architecten eta Studio for Unsolicited Architecture estudioek inguruko biztanleei taberna bat eraikitzeko kolaborazioa eskatu zuten. Horretarako, bizilagunek aterki batekin joan zitezkeen. Horrela, goizeko ordu biak arte (poliziaren agerketarekin bukatu zen festa, ez baitzuten baimenik) DJ eta edari zerbitzuaz gozatu zuten pasa ziren 300 pertsonek.
































Proiektuaren planteamendua

Euria hastean, pertsona bakoitza bere aterkiarekin euriaz babestu egiten da. Banakako ekintzak egin daitezke soilik, kalean hitz egitea horrelako egoerarekin ez baita erosoa. Zer gertatuko zen biztanle guztiak aterkiak elkartuko balitu?

Ideia:

Erraz muntatu eta garraiatu daitekeen estalkia. Aterki edo guardasolekin (edo hauen elementu batzuekin). Soilik euria dagoenean momentuan bertan ireki daitekeen kupula geodesiko bat, plaza ukitu gabe. Plazak sinbolizatzen duena jakinda, hobeto da bere itxura mantentzea eta momentuan jarri eta kendu daitekeen zerbait eraikitzea.

Proiektuaren hasiera

Bi estalki mota planteatu dira:

1.      Aterkiez baliaturik egindako estalkia.

Bucky bar estalkia bezalakoa. Aterkiak elkartuz esfera geodesiko moduko bat lortuko da. Hala ere, planteamendu hau baztertu da proiektu honetan. Egitura tamaina aldakorra izatea nahi da. Ideia honek aterkiak ixtea ahalbidetzen du, eta denak batera jasotzea. Hala ere, aterkien barren erresistentzia aztertuta nahiago da zerbait pixka bat pisutsua eta erresistenteagoa egitea.


2.      Kupula geodesikoa.

Ikosaedro batetik ateratako kupula geodesiko arrunt bat emango dio forma, hexagono eta pentagonoek alegia. Barren muturretan oihala finkatuko da. Tentsioan egongo da zabalik dagoenean, eta tentsio gabe jasota dagoenean (aterki bat bezala). Hortaz, egitura zabalik dagoenean aterki erraldoi baten funtzioa egingo du estalkia.


Proiektuaren gauzatzea

Proiektua pentsatuta, bere gauzatzea ahalbidetu behar zen. Horrela bada, hainbat kalkulu eta ikerketa egin ondoren, honako plano hauetan marrazturik geratu da proiektua:

Proiektuaren kokalekua: Trinitate Plaza

Kokalekua (Donostiako Alde Zaharra)

Plazaren Oina

Ebaketa transbertsala

Ebaketa longitudinala



































(Ezin izan diet buelta eman argazkiei, barkatu)

Proiektua: Edozein lekuan jarri daitekeen handitzen den hoberman kupula


Barren egituraren azalpena / Hormigoizko basea

Barren egituren eskema

Oihalaren patroia

Barren eta oihalaren arteko lotura








































Proiektuaren aplikazio ezberdinak: Edozein ekitaldi egiteko aukerak


Taberna bat egin daiteke

Merkatu bat, arte erakusketa, ...
 Soilik gauza baterako balio zuen proiektua egitea oso sinplea eta erabiltzeko ez baliagarria iruditzen zait. Horrela bada, barrak kenduz, kupulak batuz eta lurreko formara moldatuz eskatutako edozein gauza egin daiteke. Horrela, elkarrizketetan eskatutako guztia bete ahal da, bai eta etorkizunean bururatzen den edozein gauza egitea.
Estalki bat gradetan








Gainera, edozein poliedroekin eratu daitekeen proiektua da. Tamaina eta forma anitzak ahalbidetzen dituen proiektua da.






























Proiektuaren maketa: Argazkiak





Trinitate Plazako graderia
Egitura itxita

Egitura irekita

Esteka interesgarriak: Influentziatutako link-ak 

Emilio Pérez Piñeroren biografia
TECTÓNICAblog Hoberman esfera
Emilio Pérez Piñeroren kupulak
Hoberman-en esfera
Kupula geodesikoen aplikazio desberdinen adibidea

Trinitate plazako proiektua II: Elkarrizketak

Donostiako Alde Zaharrean kokatzen den Peña Gancheguiren Trinitate Plazan gauzatu behar genuen gure azken proiektua. Horrela izanik, lehenik eta behin plaza hau ezagutzen edo bertan bere aisirako denbora igarotzen zuten pertsonei elkarrizketa egin behar izan nuen.


Hainbat galdera planteatu ziren:

Trinitate plaza ezagutzen duzu?
Zenbat denbora egoten ohi zara plazan?
Zer nolako lotura duzu plazarekin?
Zer botatzen duzu faltan plazan?

Galdera hauei erantzunez gehienek aisirako erabiltzen zutelaren ondoriora iritsi nintzen. Amek bere haurrak dibertitzeko eta jolasteko uzteko aukera zuten. Hor entrenatzen duen futbol taldeko entrenatzaileak bere taldea entrenatzeko tokia dauka. Horrela, hainbat eta hainbat pertsonei galdetuta Trinitate Plazako beharrei buruzko ondorio bat atera nuen:


Trinitate Plaza aisirako denboran erabiltzen den plaza da. Hala ere, euria hastean plaza hutsik geratzen da, ez baitu aterperik. Gainera, gurasoek ezin dute plaza bere osotasunean disfrutatu, beste gurasoekin gustora berba egin,... Horrela bada, tragoxka batzuk hartzeko plazatik atera behar dira umeak bigilantzia gabe utzirik. Hori dela eta umeekin atera behar dira, tabernara eraman beraiekin, umeak aspertu bitartean. Gainera, askok kulturalki hobetu nahi dute plaza, hainbat ekitaldi egin, ... Beste batzuk, hala ere, plaza dagoen moduan utziko lukete.


Hori guztia ikusirik proiektua honako hau izan beharko zen: guztirako balio duen proiektua (taberna, aterpe, ekitaldietarako espazioa...), plaza aldatuko ez duena, erraza muntatzeko auzokideen artean, edozein leku eta plazan jartzekoa eta auzokide eta Donostiako biztanleen beharrak asetuko dituena.

(Sentitzen dut elkarrizketak ez igotzea. Nire ordenagailuari ondo iruditu zitzaion itzaltzea eta bere datu guztiak galtzea. Hori dela eta honako sarrera hau elkarrizketen sintesi, laburpen eta ondorio bat da)

sábado, 11 de mayo de 2013

Arkitektura dinamikoa

Dubai-n eraikitzen diren eraikinak albiste izatea normala da, bere luxutasun, altuera edo prezio altuengatik. Hala ere, hemen erakutsiko dudan eraikina albistea da bere kabuz mugitzen delako.



David Fisher-en proiektua 420 metro altuera eta 80 pisu dituen etxe-orratz bat da. Planta bakoitza biztanleak aukeratutako abiaduran biratzen doa 360º. Planta bakoitza 1-3 h behar du bira bat emateko, aukeratutako abiaduraren arabera.


Eraikinaren 20 pisu ofizinak dira, 15 6 izarretako luxuzko hotel batenak, 35 luxuzko pisuentzat eta azken 10ak luxuzko txaletak. Azken hauek igogailu pribatua daukate, begi sensorrekin aktibatzen direnak. Pisu bakoitza 124 eta 1200 m2 artean daukate, aparkalekuaz, saunaz, igerilekuaz,... hornituta. Bakoitzak 3.7-36 milioi dolar artean balio du.





Dubaiko torre birakorra bere kabuz energia lortu eta soilik energia horrekin baliatzen den munduko lehenengo eraikina da. Planten artean instalatutako turbina eolikoek eta pisu bakoitzaren goiko aldean jarritako zelula fotoboltaikoek eraikina bera eta albokoak ere hornitzen dituzte.


Hala ere, Dubaiko eraikin hau ez da lehenengo eraikin dinamikoa. 1935. urtean Italian eraikitako Villa Girasole izan zen lehenengo adibidea. Bira bat emateko 9 h behar zituen.







































Arkitektura berria: arraro edo modernoa? desastre edo arrakasta?

Diseinatzerako garaian askotan gertatzen da gauza gehiegi jartzen dizkiogula proiektuari, oso kargatua dagoen sentsazioa emanez. Erdarazko "Rizar demasiado el rizo" esaldiak ondo erreflexatzen du kontzeptu hau. Horrela, askotan proiektuari elementuak kenduz askoz ere hobeto geratzen da.

Arkitekturan, diseinu berri abanguardista askok arrakasta izan dute. Horren adibide, Sidney-ko Opera House eraikinak. Hala ere, diseinu arraroa eta berriak egiteak ez du beti ekarri publiko guztiaren harrera. Hona hemen munduko hainbat diseinu arraro edo moderno, eztabaida askoren sortzaile:

Opera House (Sidney, Australia)



The Pyramids (Indianapolis, USA)


Klein Bottle House (Rye, Australia)


Interesting Architecture (Macau, Txina)


Hotel Marques De Riscal (Elciego, Espainia)


Elephant Building (Tailandia)


Crazy Hotel (Bratislava, Eslovaquia)


Museum of Contemporary Art (Niteroi, Brasil)


The Basquet Building (Ohio, USA)


Kansas City Public Library (Missouri, USA)


Erwin Wurm: House Attack (Viena, Austria)


Wonderworks (Pigeon Forge, USA)


Eden Project (Ingalaterra)


Tenerife Concert Hall (Kanariar irlak, Espainia)


La "Casa Águila" (Atlántida, Uruguay)


Rotación de la torre (Dubai, Emiratos Árabes Unidos)


Nire ikuspuntutik eraikin hauek ez dira ohikoak. Hala ere txundigarriak dira, arkitektoaren bai diseinu eta ausardiaren aldetik.