domingo, 19 de mayo de 2013

Arkitektura musikala

Interesgarria da arkitektura den espazioaren musika eta musika den arkitekturaren denboraren edo "tempo"-aren arteko erlazioa. Baina, interesgarriagoa da arkitektoak egingo eta afinatuko duen intrumentua pentsatzen duenean, geroago, musika areto, antzoki, auditorio, akademia edo etxebizitza bihurtuko dena.

Arkitekto batek pertsona batengan influentzia izango duen edozer proiektatzen du: etxebizitza batek bere biztanlearen portaeran, humorean... dauka influentzia. Hiri baten arkitektura, honen biztanleen pentsaeran. Londreseko Sutea izan zenean, Churchill parlamentuaren forma aldatzearen kontra agertu zen, izan ere "guk egiten dugu arkitektura, eta gero arkitekturak egiten digu guri". Hori guztia kontuan harturik, esan daiteke musika eta arkitektura diren bi arten artean lotura dagoela, musikak ere gure sentimendu, pentsaera, humorean... influentzia baitu.

Horrela bada, arkitektura eta musikaren erlazioa ez da soilik betetzen musika aretoak, antzokiak edo auditorioak diseinatzerakoan. "Arkitektura musika izoztua da". Edozein eraikinari bere musika atera daiteke, bere melodia, bere esentzia. Hainbat arkitekto, bere musika ezagutzaz baliatuz honetaz jabetu eta bere arkitekturan musika erabili dute, Xenakis arkitekto eta konpositorea bezalaxe, Le Corbusierren ikasle.

Hala ere, beste hainbat arkitekto intrumentu musikaletan inspiratu dira bere eraikinak egiteko.  
Chinan kokatzen den musika eskola dugu eredu (Piano House). Piano erraldoi baten itxura dauka, detaile guztiak kontuan harturik. Adibidez, terraza bezala pianoaren tekla erraldoiak ikus daitezke. Sarrera bezala, aldiz, kristalezko bibolin erraldoia dago, pianoan jesarrita dagoena. Eraikin honek fama hartu du bere forma originalagatik, musikan oinarritu eta influentziaturik dagoen eraikina baita, bere barnean musika egitea ahalbidetzen duena.

Beste aldetik, aldiz, musika egiten duten eraikinak dauzkagu. Adibidez, Alemanian kokatzen den eraikin bitxi honek euria egitean bere kanaloietatik jaisten den urak melodia bat sortzen du. Horrela bada, eraikina musika intrumentu bihurtzen da, musika tresna berezi eta bitxi batean.










Hau guztia ikusirik, musika arkitekturan ere influentzia daukan artea da. Biak elkarturik arte ederrago bat sortu daitekela esan daiteke. Arkitektura musikala entzunik askok bakarrik orkesta handiek jotzen duten auditorio ondo planteatu eta proiektatuetan pentsatzen dute (interes handia daukan beste gai bat). Hala ere, arkitekturan musikak egiten duena ez da bakarrik kalkuluak kontuan hartzea. Musika influentzia nabari bat da, arkitekturarekin bat etorri daitekeena. Horrela bada "arkitektura harrien musika da, eta musika soinuen arkitektura".



No hay comentarios:

Publicar un comentario