ESTALKI GARAIAGARRIA, MOMENTUAN
JARTZEKOA
Influentziak
Chuck
Hoberman: egitura aldakorrak. Kupula geodesikoak oinarri hartuta
dinamizatu eta tamaina aldakorrak izatea ahalbidetu zuen bere estudio eta
ikerketekin. Diseinua, artea, arkitektura eta ingeniaritza bat egiten dute bere
obretan.
Emilio Pérez Piñero: teatro transportable, cinerama … Barren egitura aldakor eta mugikorrak ikertu zituen bere lanetan.
Bucky bar: Gau
batean, DUS Architecten eta Studio for Unsolicited Architecture estudioek
inguruko biztanleei taberna bat eraikitzeko kolaborazioa eskatu zuten.
Horretarako, bizilagunek aterki batekin joan zitezkeen. Horrela, goizeko ordu
biak arte (poliziaren agerketarekin bukatu zen festa, ez baitzuten baimenik) DJ
eta edari zerbitzuaz gozatu zuten pasa ziren 300 pertsonek.
Proiektuaren planteamendua
Euria hastean, pertsona bakoitza bere aterkiarekin euriaz
babestu egiten da. Banakako ekintzak egin daitezke soilik, kalean hitz egitea
horrelako egoerarekin ez baita erosoa. Zer gertatuko zen biztanle guztiak
aterkiak elkartuko balitu?
Ideia:
Erraz muntatu eta garraiatu daitekeen estalkia. Aterki
edo guardasolekin (edo hauen elementu batzuekin). Soilik euria dagoenean
momentuan bertan ireki daitekeen kupula geodesiko bat, plaza ukitu gabe. Plazak
sinbolizatzen duena jakinda, hobeto da bere itxura mantentzea eta momentuan
jarri eta kendu daitekeen zerbait eraikitzea.
Proiektuaren hasiera
Bi estalki mota planteatu dira:
1.
Aterkiez baliaturik egindako estalkia.
Bucky bar estalkia bezalakoa. Aterkiak elkartuz esfera
geodesiko moduko bat lortuko da. Hala ere, planteamendu hau baztertu da proiektu honetan. Egitura
tamaina aldakorra izatea nahi da. Ideia honek aterkiak ixtea ahalbidetzen du,
eta denak batera jasotzea. Hala ere, aterkien barren erresistentzia aztertuta
nahiago da zerbait pixka bat pisutsua eta erresistenteagoa egitea.
2.
Kupula geodesikoa.
Ikosaedro batetik ateratako kupula geodesiko arrunt bat
emango dio forma, hexagono eta pentagonoek alegia. Barren muturretan oihala
finkatuko da. Tentsioan egongo da zabalik dagoenean, eta tentsio gabe jasota
dagoenean (aterki bat bezala). Hortaz, egitura zabalik dagoenean aterki erraldoi baten funtzioa egingo
du estalkia.
Proiektuaren gauzatzea
Proiektua pentsatuta, bere gauzatzea ahalbidetu behar zen. Horrela bada, hainbat kalkulu eta ikerketa egin ondoren, honako plano hauetan marrazturik geratu da proiektua:
Proiektuaren kokalekua: Trinitate Plaza
Proiektuaren kokalekua: Trinitate Plaza
(Ezin izan diet buelta eman argazkiei, barkatu)
Proiektua: Edozein lekuan jarri daitekeen handitzen den hoberman kupula
![]() |
| Barren egituraren azalpena / Hormigoizko basea |
![]() |
| Barren egituren eskema |
![]() |
| Oihalaren patroia |
![]() |
| Barren eta oihalaren arteko lotura |
Proiektuaren aplikazio ezberdinak: Edozein ekitaldi egiteko aukerak
![]() |
| Taberna bat egin daiteke |
![]() |
| Merkatu bat, arte erakusketa, ... |
![]() |
| Estalki bat gradetan |
Gainera, edozein poliedroekin eratu daitekeen proiektua da. Tamaina eta forma anitzak ahalbidetzen dituen proiektua da.
Proiektuaren maketa: Argazkiak
![]() |
| Trinitate Plazako graderia |
![]() |
| Egitura itxita |
![]() |
| Egitura irekita |
Emilio Pérez Piñeroren biografia
TECTÓNICAblog Hoberman esfera
Emilio Pérez Piñeroren kupulak
Hoberman-en esfera
Kupula geodesikoen aplikazio desberdinen adibidea























No hay comentarios:
Publicar un comentario