domingo, 21 de abril de 2013

Espazioen antolaketan dago gakoa: 1 m karratukin zer egin.

Urte osoan zehar galdetu izan dugu zenbateko espazioa behar duen gauza bakoitza: zenbateko espazioa logela, komuna, ... Hala ere, nahiz eta espazioa behar izan etxebizitza batean alemaniar arkitekto batek etxe bat izateko espazio gutxi behar dugula erakutsi du, 1m2-ko etxea eraikiz.



Interesgarria da Proiektuak II irakasgaian lan egiten ari garen gaiarekin (mugikortasun eta erabilgarritasuna). Etxe hau oso erraz eraikitzen eta garraiatzen da, eta nahiz eta ez izan habitat "normal" baten elementu guztiak (sukalde, komuna, ...), lo egiteko espazio nahikoa dauka. Gainera, blog honetan azaltzen den bezala, etxebizitza bat erosterakoan kontuan duzun lehenengo gauza bistak, kokalekua, auzoko giroa, ... da, eta ez espazio eta m2-ak. Horrela bada, Van Bo Le-Mentzel arkitektoak honako habitata eskaintzen du, edonon jartzekoa edozein bistarantz.



Horrez gain, etxebizitza honek beste hainbat gauza praktikoetarako erabil daiteke, hurrengo bideoan ikus daitekeen bezalaxe.


Trinitate Plaza: plazaren hobekuntza elementu mugikorren bitartez I

Trinitate Plaza Donostiako Alde Zaharrean kokatzen den Peña Gantxegi arkitektoak proiektatutako plaza da. Tailer integratuan eskatu ziguten lana plaza honen leku bat aztertzea izan zen, geroago interbentzio posible bat garatzeko. Aukeratutako kokapena San Telmo eliza eta iraganean bolatokia izan zen eraikinaren artean dauden gradak izan dira. Hona hemen egindako apunte eta argazki batzuk:


 

Habitata II: Hiriko etxebizitza

Proiektu honetarako kokapena hiru lekuen artean erabaki behar zen. Nire proiektua EHU Arkitektura Fakultadeko antzinako sarreran du kokapena, "Tenpletearen Plazan".




Etxebizitza edo habitat honek hiru biztanleentzat diseinatu behar zen, gure Proiektuak II irakasgaiaren irakasleentzako alegia. Hirurak arkitektoak izanik, arkitekto lanak egiteko espazioa gehitu behar zitzaion etxebizitzari. Horrela bada, plazaren neurri txikiak kontuan hartuta (beste kokapenekin alderatuz), hurrengo elementuak integratu edo sartu behar nituen etxean:


  • Jateko espazioa
  • Lo egiteko espazioa
  • Aisialdirako espazioa
  • Lan egiteko espazioa
  • Garbiketarako espazioa
  • Aurreko guztiak lotzen dituen trantsizio espazioa
Hau ikusita erreza zirudien proiektua. Hala ere, oztopo bat aurkitu nuen: etxebizitza eta plazaren arteko lotura edo integraketa. Etxebizitza ez zuen plazaren estetika alderatu behar, plazaren elementuekin harremana izan behar zuen, lotura bat. Horretarako plazaren hausnarketa eta analisia egiten hasi nintzen:

Plaza magisteritzako eta arkitektura fakultateetako fatxadek, tenpletea, zuhaitza, muretea eta eskailera edo desnibelak osatzen dute. Gainera, fakultateen artean beste plaza handi baterako "sarrera" dago, Oñati plazarena hain zuzen ere. Hortaz, plazan egindako interbentzioa beste plazatik hautemateko aukera zegoen, Oñati plazaren estetika eta bistak aldatuz.

Beste aldetik, magisteritza fakultateko fatxadak leihoak ditu beheko pisuan. Leiho hauek lurretik 2 m-ra kokatuta daude, klaseko lurzoruaren maila berdinean. Horrela bada, pertsona baxuaren ikuspuntua lurretik 3.5 m-ra kokatuta egongo litzake (gutxi gorabehera).

Horrez gain, plazan mugimendu asko daude. Lehenik eta behin magisteritzako fatxadari paraleloa dago, lerro zuzen bat osatuz. Beste aldetik, parkinetik Oñati plazara doan zuzena dago, arkitekturako fatxadaren paralelo. Azkenik, plaza diagonalean zeharkatzen duen ibilbidea dago, Oñati plaza eta taberna, kafetegiak, ... elkartzen dituena.



Hau guztia ikusita, hurrengo ondorioak atera nituen:

  • Etxebizitza tenpletearen atzeko aldean garatu behar nuen, Oñati plazatik ezkutatuta.
  • Pisu bakarreko habitata izan behar zuen, magisteritzako bistak ahal zen gutxien oztopatzeko.
  • Jendearen ibilbideak errespetatu behar zituen.
  • Plazarekin integratu behar zen, beste elementu bat izan.
Horrela ikusita etxeko biztanleentzat eta kaleko jendearentzat egindako elementu bat sortu behar nuen.
Hau ikusita honako proiektua atera zen.


Pisu bakarreko habitata, zoru lauarekin. Kanporantz ez du inolako leihorik, kalerantz pribatitasuna mantentzeko. Argia hiru patioen bitartez sartzen zaio. Horietako bietan egurrezko filtroak gehitu zaizkio, plaza-habitat erlazioa handitzeko asmoz. Barruko lurraren desnibela gune ezberdinak eskaloi baten bitartez inguraturik konpondu dira.

Etxebizitza eta plaza pixkat aldentzeko asmoz jardinera bat gehitu da, magisteritzaren pareko "mureteaz" baliaturik. Horrela, habitata plazaren trantsizio gunetik aldendu da, bai eta tenpletea eta plazaren beste aldeko zuhaitza konektatu. Jardinera hau zentzua eta erlazioa izan zedin plazarekin, beste jardinera bat jarri da tenpletea inguratuz.























Beste aldetik, hainbat horma jarri dira, kanpoko aldetik habitat-plaza zer den jakineza sustatzeko, eta barruko espazio jarraietara sartzera gonbidatzeko. Gainera, elementu hauetaz baliatuz plazaren ibilbide diagonala "berreraiki" egiten da. Antzeko elementuez baliatuz, habitataren sarrera ezkutatu egiten da.

Barruko espazioa espazio jarraia da. Patioek etxe guztia argitzen dute. Alde batetik, habitatean sartzean patio baten zati bat ikusten da. Hortaz, sartzean argitasuna duzu parean. Patio hori, gainera, logelak argiztatzen ditu. Sarreratik logelen pribatitasuna mantentzeko soilik sarreraren tamainako kristalera jarri da. Beste guztia horma bihurtuta, logeletarako bistak ezkutatzen dira.


Bigarren patioak sarrera osoa eta sukaldea argiztatzen ditu. Patio osoko etxeko atalean kristalera jarrita dago. Jantokia alboak kokaturik dago, argiztapen hoberena izateko asmoz.










Hirugarren patioa saloi-liburutegi-estudioa argiztatzen du. Espazio handi honek edozein ekitaldi egiteko tokia eskaintzen du. Horrela bada, habitataren biztanleek edozein festa, kontzertu, ikustaldi... antolatu dezakete, proiektuaren hasieran eskatu zen bezalaxe.

Proiektuaren argazki batzuk:







La buena vida: "Loft"


Iñaki Ábalos arkitektoaren "La buena vida" liburuaren "Warhol at the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino" kapituloan, loft-aren inguruko hausnarketak irakurri daitezke, baita Andy Warhol-en The Factory loft-aren inguruko helburu eta ideiak.


Andy Warhol artistak habitat honetan momentu horretan ezagutzen ez zen bizimodu berri baten adibidea ekarri zuen: loft-a. Hau, habitat espaziotsu honetan egon zen garaian eraman zuen bizitzagatik markatu zen. Espazio komuna izan zen ideia garrantzitsuena. Espazio pribatuak kendu edo gutxituz eta mugatu gabeko espazio handi bat utziz edozein ekitaldi edo lan burutu zitekeen: kontzertuak, artelan erakusketa,...


Horrela, komuna ideia horrekin, biztanleek tribu baten antzera bizi dira, behintzat ideia bezala. Denek elkarrekin bizitzen dira, edozein ekintza egin dezakete, ... Manhattanen gune industrializatuetan lan egiteko eta bizitzeko etxebizitza hauek pentsatzeko modu ezberdin bat ekarri zuten azkenean, hurrengo hamarkadetan modan jarri zena.


Interesgarria da horrelako etxebizitza eta habitatek dituzten eraginak ikustea. Arkitektura ez dela eraikitzea soilik erakusten dute, pertsonengan influentzia sakona dela baizik. Horrela bada, detaile asko kontuan izan behar dira diseinatzerako garaian, aldaketa asko ekarri dezakelako. Horren adibide da (liburutik at dagoen gai gisa) Sidney-ko Opera House eraikina, Australiako ikono bihurtu baita kontinenteari fama emanez.

sábado, 6 de abril de 2013

Javier Echepare: Jaulas, Paraguas y Burbujas

Aurrekoan eskolan ikasle ohia izan zen Javier Echepare arkitektoa etorri zitzaigun hitzaldi bat ematera. Bere ikuspuntua arkitekturan hiru elementu sinpleetan oinarritzen diren eraikuntzak daudela zen: kaiolak, aterkiak eta burbuilak.


Laburbilduz, kaiolak irekita eta aldi berean itxita dauden egiturak direla azaldu zuen, eraikuntzaren barnealdea kanpoko aldetik ikustea ahalbidetzen zuena, kanpo/barne harremana ahalbidetu eta indartuz. Aterkiak euritik babesten gaituen elementu diren bezala, aterpe moduan irudikatu eta erakutsi zizkigun. Azkenik, burbuilak kanpoaldearekiko harremana huts geratzeko elementu gisa erakutsi zituen, isolatzeko, kaiolak ez bezala.




















Azkenik, interesgarria iruditu zait arkitekto honen ikuspuntua. Arkitektura hiru zatitan soilik banatzea zaila ikusten dut orain, influentzia ezberdin eta anitzak jasotzen baitgara. Gainera, eskolan ikasi eta irakasten ez duen pertsona baten lehenengo hitzaldia izan da. Hortaz, ikasi eta gero gehiago ikasteko, esperientzia hartzeko eta pertsona eta arkitekto bezala hobetzeko gure kabuz bilatu eta ikertu behar dugula irakatsi dit hitzaldi honek batez ere.