Etxebizitza edo habitat honek hiru biztanleentzat diseinatu behar zen, gure Proiektuak II irakasgaiaren irakasleentzako alegia. Hirurak arkitektoak izanik, arkitekto lanak egiteko espazioa gehitu behar zitzaion etxebizitzari. Horrela bada, plazaren neurri txikiak kontuan hartuta (beste kokapenekin alderatuz), hurrengo elementuak integratu edo sartu behar nituen etxean:
- Jateko espazioa
- Lo egiteko espazioa
- Aisialdirako espazioa
- Lan egiteko espazioa
- Garbiketarako espazioa
- Aurreko guztiak lotzen dituen trantsizio espazioa
Plaza magisteritzako eta arkitektura fakultateetako fatxadek, tenpletea, zuhaitza, muretea eta eskailera edo desnibelak osatzen dute. Gainera, fakultateen artean beste plaza handi baterako "sarrera" dago, Oñati plazarena hain zuzen ere. Hortaz, plazan egindako interbentzioa beste plazatik hautemateko aukera zegoen, Oñati plazaren estetika eta bistak aldatuz.
Beste aldetik, magisteritza fakultateko fatxadak leihoak ditu beheko pisuan. Leiho hauek lurretik 2 m-ra kokatuta daude, klaseko lurzoruaren maila berdinean. Horrela bada, pertsona baxuaren ikuspuntua lurretik 3.5 m-ra kokatuta egongo litzake (gutxi gorabehera).
Horrez gain, plazan mugimendu asko daude. Lehenik eta behin magisteritzako fatxadari paraleloa dago, lerro zuzen bat osatuz. Beste aldetik, parkinetik Oñati plazara doan zuzena dago, arkitekturako fatxadaren paralelo. Azkenik, plaza diagonalean zeharkatzen duen ibilbidea dago, Oñati plaza eta taberna, kafetegiak, ... elkartzen dituena.
Hau guztia ikusita, hurrengo ondorioak atera nituen:
- Etxebizitza tenpletearen atzeko aldean garatu behar nuen, Oñati plazatik ezkutatuta.
- Pisu bakarreko habitata izan behar zuen, magisteritzako bistak ahal zen gutxien oztopatzeko.
- Jendearen ibilbideak errespetatu behar zituen.
- Plazarekin integratu behar zen, beste elementu bat izan.
Hau ikusita honako proiektua atera zen.
Pisu bakarreko habitata, zoru lauarekin. Kanporantz ez du inolako leihorik, kalerantz pribatitasuna mantentzeko. Argia hiru patioen bitartez sartzen zaio. Horietako bietan egurrezko filtroak gehitu zaizkio, plaza-habitat erlazioa handitzeko asmoz. Barruko lurraren desnibela gune ezberdinak eskaloi baten bitartez inguraturik konpondu dira.
Etxebizitza eta plaza pixkat aldentzeko asmoz jardinera bat gehitu da, magisteritzaren pareko "mureteaz" baliaturik. Horrela, habitata plazaren trantsizio gunetik aldendu da, bai eta tenpletea eta plazaren beste aldeko zuhaitza konektatu. Jardinera hau zentzua eta erlazioa izan zedin plazarekin, beste jardinera bat jarri da tenpletea inguratuz.

Beste aldetik, hainbat horma jarri dira, kanpoko aldetik habitat-plaza zer den jakineza sustatzeko, eta barruko espazio jarraietara sartzera gonbidatzeko. Gainera, elementu hauetaz baliatuz plazaren ibilbide diagonala "berreraiki" egiten da. Antzeko elementuez baliatuz, habitataren sarrera ezkutatu egiten da.
Barruko espazioa espazio jarraia da. Patioek etxe guztia argitzen dute. Alde batetik, habitatean sartzean patio baten zati bat ikusten da. Hortaz, sartzean argitasuna duzu parean. Patio hori, gainera, logelak argiztatzen ditu. Sarreratik logelen pribatitasuna mantentzeko soilik sarreraren tamainako kristalera jarri da. Beste guztia horma bihurtuta, logeletarako bistak ezkutatzen dira.
Bigarren patioak sarrera osoa eta sukaldea argiztatzen ditu. Patio osoko etxeko atalean kristalera jarrita dago. Jantokia alboak kokaturik dago, argiztapen hoberena izateko asmoz.

Hirugarren patioa saloi-liburutegi-estudioa argiztatzen du. Espazio handi honek edozein ekitaldi egiteko tokia eskaintzen du. Horrela bada, habitataren biztanleek edozein festa, kontzertu, ikustaldi... antolatu dezakete, proiektuaren hasieran eskatu zen bezalaxe.
Proiektuaren argazki batzuk:












No hay comentarios:
Publicar un comentario