"La arquitectura es música de piedras; y la música, arquitectura de sonidos". Musikari eta arkitektura ikasle baten lan, bilaketa, eta pentsaerak.
domingo, 21 de abril de 2013
La buena vida: "Loft"
Iñaki Ábalos arkitektoaren "La buena vida" liburuaren "Warhol at the Factory: de las comunas freudomarxistas al loft neoyorquino" kapituloan, loft-aren inguruko hausnarketak irakurri daitezke, baita Andy Warhol-en The Factory loft-aren inguruko helburu eta ideiak.
Andy Warhol artistak habitat honetan momentu horretan ezagutzen ez zen bizimodu berri baten adibidea ekarri zuen: loft-a. Hau, habitat espaziotsu honetan egon zen garaian eraman zuen bizitzagatik markatu zen. Espazio komuna izan zen ideia garrantzitsuena. Espazio pribatuak kendu edo gutxituz eta mugatu gabeko espazio handi bat utziz edozein ekitaldi edo lan burutu zitekeen: kontzertuak, artelan erakusketa,...
Horrela, komuna ideia horrekin, biztanleek tribu baten antzera bizi dira, behintzat ideia bezala. Denek elkarrekin bizitzen dira, edozein ekintza egin dezakete, ... Manhattanen gune industrializatuetan lan egiteko eta bizitzeko etxebizitza hauek pentsatzeko modu ezberdin bat ekarri zuten azkenean, hurrengo hamarkadetan modan jarri zena.
Interesgarria da horrelako etxebizitza eta habitatek dituzten eraginak ikustea. Arkitektura ez dela eraikitzea soilik erakusten dute, pertsonengan influentzia sakona dela baizik. Horrela bada, detaile asko kontuan izan behar dira diseinatzerako garaian, aldaketa asko ekarri dezakelako. Horren adibide da (liburutik at dagoen gai gisa) Sidney-ko Opera House eraikina, Australiako ikono bihurtu baita kontinenteari fama emanez.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)




No hay comentarios:
Publicar un comentario