Espazioei buruzko
espazioa. Egunero ikusten, sentitzen, bizitzen … garen espazioak era desberdin
batean azaltzen dituena. Espazioa zer den hausnarketa egitera behartzen dizun
liburua, bakoitzaren ohetik hasita mundua azaldu arte isiltzen ez dena:
logelak, habitatak, ateak, paretak, kaleak … Laburtuz, espazioari buruz beste
ikuspuntu berri bat ematen dizuna.
Hasieran liburua “aspergarri”
xamarra da. Niri, behintzat, nahiko arraro sentiarazi ninduen, espazioei
buruzko liburu bat espero nuelako. Geroago, sarrera zela ohartu nintzen,
sarrera nahiko berezia nire ustez. Hala ere, nahiz eta hasieran oso pisutsua
izan, espazio desberdinak azaltzen denean liburua “aldatu” egiten da. Beste
modu batean hitz egiten hasten da, nik gutxitan ikusi ez dudan eran. Espazioak
azalduz espazioak sortzen ditu, eta, une askotan espazio horien “legeak puskatu”
egiten ditu: goitik behera idatziz, komak eta punturik gabeko paragrafoak
erabiliz … Espazioa ulertzeko edo honekin “jolasteko ariketak” azaldu bitartean
espazioarekin jolasten duen espazioa dela esan daiteke.
Liburua ez da
batere zaila irakurtzeko. Gainera, ulergarria da nahiz eta arkitekturako
ikaslea ez izan. Kapituluka bananduta dago, nahiz eta ordenan irakurtzea
garrantzitsua ez izan. Kapitulu guztiak espazioa definitzen dute, baina zeharo
desberdinak dira. Hala ere, guztiak irakurrita momentu oro espazio baten
barnean zaudela konturatzen zara, nahiz eta etxean, kalean, hirian, zelaian …
egon. Hortaz, espazioa zer den hausnarketa egitera behartzen zaitu. Zer da
espazioa? Zerk sortzen du espazioa? Nola lortzen da espazioa? Galdera guzti hauek
ez dizkizu liburuak ematen, eta oraintxe nik ezin ditut erantzun.
Liburuko hainbat “xelebrekeri”
edo gustatu zaizkidan atalak aipatzeko, ateen, pareten eta eskaileren atalak
aipatu behar ditut.” Zertarako giltzak ateak ez baleude?” “ Koadro, poster …
bat paretan zintzilikatu eta gero ez dugu paretik ikusten, ez balego bezala …”
Hala ere, niri gehien zausk egin didana eskaileren kapitulu txikia da. Bertan,
laburbilduz, antzina eskailerak garrantzi handia ematen zitzaien espazioa zen.
Gaur egun ez da hau gertatzen (trantsizio elementu bat da soilik), baina,
zergatik? Autorearen hitzak errepikatuz: ez dakit.









