sábado, 2 de febrero de 2013

Zer da Arkitektura?


1. Proiektua: Zer da Arkitektura?

 Joseba Gordo-rekin batera eginiko lana


Arkitektura giza habitataren espazioaren diseinuaz arduratzen den zientzia eta artea da. Hala ere, arkitektura definitzeko ezin dira soilik hitz horiek esan. Arkitektura arloaren eta arkitektura definizioaren barruan beste hitz asko erabili behar dira. Guretzat arkitektura zer den adierazteko egitura hau egin dugu, lau oinarrietan eusten den bloke handi bat bezalakoa. Egitura hau lau zati ezberdinetan dago banatuta: oinarria, barnealdea, kanpoaldea eta goialdea. Lau zati hauek gure arkitekturaren definizioa osotzen dute.


Lehenik eta behin oinarria daukagu, hau da, arkuen “basea”. Hemen arkitekturaren oinarri diren hitzak jarri ditugu, hau da, guretzat arkitektura nondik “jaiotzen”, eusten edo hasten den lekua. Guretzat horiek ideiak, ametsak, irudimena eta esperientzia dira. Hauengatik sortzen da arkitektura, ideia batetik. Ideia eta zentzu jakin bat gabe arkitektura tristea izango litzateke, emoziorik gabekoa. Arkitektura ideia batetik, pertsona baten amets edo irudimenetik jaio behar da, eta ez zientziak aplikaturiko kalkulu batzuetatik soilik. Horrela bada, oinarri sendoak ez baditu, egiten den egitura edo espazioa ezin da guztiz arkitektura izan.

Arkitekturaren arloa ez da soilik ideia bat. Bere barnealdean arkitekturak gai asko jorratu eta lortu behar ditu, askotan ikusten ez dena eta behar den garrantzia ematen ez zaiona. Bertan zientzia, egitura, erabilgarritasuna, teknika, sendotasuna eta oreka jarri ditugu. Hauei esker ideietatik sortzen diren egiturak sortu eta eutsi daitezke. Zientziari esker behar diren kalkuluak egin ditzakegu ea diseinatutako egiturak sendoa den jakiteko, eta orekan mantenduko den ziurtasuna edukitzeko. Horrela, teknika erabiliz erabilgarria den espazio erosoa sortuko dugu.


Arkitektura barrutik garrantzitsuak diren arlo asko dauzka. Hala ere, kanpotik ikusteko egiten da ere, eta alboko arkitekturarekin izan behar du erlazioa. Horretarako, forma eta armonia izan behar du. Hala ere, independentea eta askea ere izan behar du, artea eraikiz, kanpotik ikusmenerako sentsazio ona izan dezan, koadro bat bailitzan.


Azkenik, hasierako definizioan esan bezala, arkitektura gizakiarentzat eginda dago, giza habitata diseinatzen du. Hau da, arkitekturaren helburua gizakira eta pertsonentzat iristea da. Gizakia, hortaz, gorenean dago.







Gauza guztiak bateratuz ARKITEKTURA egiten da, hau da, ideia batetik gizakiarentzako sendoa den espazio erabilgarri eta artearekin ederra egiten den diseinu bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario