Eguzki
izpiek esnatu naute. Bart pertsianak ixtea ahaztu zitzaizkidan nonbait. Nire
aurrean, ezkerraldean, mahaia ikusten dut. Gainean, atzo ikasitako apunte
kaxkar batzuk, ordenagailua estaliz. Mahaia ia pareta guztia hartzen du. Daukan
luzera ondo datorkit unibertsitateko plano eta maketak egiteko. Bere gainean
apalak daude, gehien gustatzen zaizkidan maketa, liburu, CD musika eta beste
hainbat aparatuekin. Gelaren bukaeran bi leiho ikusten ditut. Burua
eskuinerantz mugituz nirea bezalako beste ohe bat ikusten dut. Bertan, oraindik
altxa gabe dagoen mutiko bat ikusten dut, niri begira. Ispiluko islarekin
batera altxa eta dena berez daukan ordenarekin ikusten dut berriro.

No hay comentarios:
Publicar un comentario