domingo, 19 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektua II: Elkarrizketak

Donostiako Alde Zaharrean kokatzen den Peña Gancheguiren Trinitate Plazan gauzatu behar genuen gure azken proiektua. Horrela izanik, lehenik eta behin plaza hau ezagutzen edo bertan bere aisirako denbora igarotzen zuten pertsonei elkarrizketa egin behar izan nuen.


Hainbat galdera planteatu ziren:

Trinitate plaza ezagutzen duzu?
Zenbat denbora egoten ohi zara plazan?
Zer nolako lotura duzu plazarekin?
Zer botatzen duzu faltan plazan?

Galdera hauei erantzunez gehienek aisirako erabiltzen zutelaren ondoriora iritsi nintzen. Amek bere haurrak dibertitzeko eta jolasteko uzteko aukera zuten. Hor entrenatzen duen futbol taldeko entrenatzaileak bere taldea entrenatzeko tokia dauka. Horrela, hainbat eta hainbat pertsonei galdetuta Trinitate Plazako beharrei buruzko ondorio bat atera nuen:


Trinitate Plaza aisirako denboran erabiltzen den plaza da. Hala ere, euria hastean plaza hutsik geratzen da, ez baitu aterperik. Gainera, gurasoek ezin dute plaza bere osotasunean disfrutatu, beste gurasoekin gustora berba egin,... Horrela bada, tragoxka batzuk hartzeko plazatik atera behar dira umeak bigilantzia gabe utzirik. Hori dela eta umeekin atera behar dira, tabernara eraman beraiekin, umeak aspertu bitartean. Gainera, askok kulturalki hobetu nahi dute plaza, hainbat ekitaldi egin, ... Beste batzuk, hala ere, plaza dagoen moduan utziko lukete.


Hori guztia ikusirik proiektua honako hau izan beharko zen: guztirako balio duen proiektua (taberna, aterpe, ekitaldietarako espazioa...), plaza aldatuko ez duena, erraza muntatzeko auzokideen artean, edozein leku eta plazan jartzekoa eta auzokide eta Donostiako biztanleen beharrak asetuko dituena.

(Sentitzen dut elkarrizketak ez igotzea. Nire ordenagailuari ondo iruditu zitzaion itzaltzea eta bere datu guztiak galtzea. Hori dela eta honako sarrera hau elkarrizketen sintesi, laburpen eta ondorio bat da)

No hay comentarios:

Publicar un comentario