Aurrekoan
Daniel Roehr Kanadako irakaslea etorri zitzaigun fakultatera, arkitektura
paisajistari buruzko hitzaldi bat ematera. Zehazki “green roof” edo teilatu
berdeei buruzko hitzaldia eman zigun.
“Green Roof” duela
urte asko Europa iparraldean hasi eta mundu osora zabaldu den “moda” da.
Arkitekturan, teilatuetan landareak jartzean datza; abantaila asko lortuz:
·
Estetikoki
polita geratzen da.
·
Teilatuak
islamendu hobea lortzen dute, bai eta gehiago iraun ere.
·
Aireko
CO2 emisioak gutxitzen ditu.
·
Uraren
zikloa errespetatu egiten du, hirietan uholde gutxiago ekarriz.
·
Hirietan
espazio berdeak sortzen dira.
·
Ez du
mantendurik behar, euri urez baliatzen da.
·
Hirietako
tenperatura jaisten du.
Horrela, hiriak “baso”
bihurtuz, hauetan bizitzeko kalitatea hobeagoa bihurtzen da, airea garbituz, … Gainera,
naturari kendutako espazio berde gehiena bueltatzen zaio, eraikinak izan
dezakeen inpaktu ekologiko txarra atzera eramanez. Horrela bada, eraikina
jasangarriago eta estetikoagoa bihurtzen da, nahiz eta lehenengoaren atzean
egon teilatu hauen ideia.



No hay comentarios:
Publicar un comentario